Ehunek, gure auzo eta herrietako arazo eta kezka diferenteetatik abiatuz euskal
errepublikaren beharra plazaratzen du. Ehunek, gure bizitzetatik abiatuz, ekintza diferenteen bidez, euskal errepublikaren eskaria hezurmamitzen du. Burujabetzak gureak direla sinetsita, burujabetzak praktikara eramaten ditugu. Baimenik eskatu gabe.
Ehun ez da erakunde bat. Ehun anomalia politiko bat da. Ehun mamu bat da. Ehun tramankulu bat da. Ehun diskurtso bat da. Ehun euskal errepublikaren bidean zerbait egin nahi duenaren eskura uzten dugun artefaktua da. Erabili ezazue.
